Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Datozen ikuskizunak Latxartegi Aretoan: Ruper Ordorika bakarka eta Miñan antzezlana apirilean, eta Gari maiatzean

2025/03/20
Datozen ikuskizunak Latxartegi Aretoan: Ruper Ordorika bakarka eta Miñan antzezlana apirilean, eta Gari maiatzean

Kultura Zerbitzuak herriko elkarteen eskaintza osatzen jarraitzen du, Latxartegi Aretoan antolatzen dituen antzezlan eta musika emanaldien bidez. Gaurkoan datozenen berri eman nahi dizuegu:

KONTZERTUA: RUPER ORDORIKA BAKARKA. Apirilaren 5ean, 20:00etan Latxartegi Aretoan.

ANTZERKIA: MIÑAN, Artedrama taldearen eskutik. Apirilaren 11n, 19:30ean Latxartegi Aretoan. Goizean gainera ikasleentzako saioa eskainiko da Hezkuntza zerbitzuak sustaturik.

KONTZERTUA: GARI. Bakarkako ibilbidea hasi zueneko 30. Urtemuga bira. Maiatzak 9, 20:00etan Latxartegi Aretoan.

Emanaldi guztietarako sarrerak 10€ balioko dute eta aurrez on-line erosi ahal izango dira

SARREREN SALMENTA HEMEN