Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Datorren ikasturtean euskara errefortzu-saioak eskainiko ditu udalak TTakun elkartearen bitartez eta horretarako hezitzaile bila gabiltza

2025/07/10
Datorren ikasturtean euskara errefortzu-saioak eskainiko ditu udalak TTakun elkartearen bitartez eta horretarako hezitzaile bila gabiltza

Udalak, herriko bi ikastetxeekin elkarlanean, euskara errefortzu-saioak eskainiko ditu LH-ko ikasleentzat. Saio horiek urrian hasi eta maiatzera arte luzatuko dira eta doan izango dira. Eskolatik kanpo euskaraz aritzeko eskaintza indartzeko egitasmoa da, euskara gaitasunik ez duten ikasleentzat pentsatua.

Gero eta gehiago dira Euskal Herritik kanpo jaio eta Legazpira bizitzera etorritako herritarrak, eta, ondorioz, baita euskara ezagutzarik edo gaitasunik gabe iristen direnak, tartean, umeak eta gaztetxoak: “Ikastetxeetako errealitate soziologiko eta soziolinguistikoa aldatzen ari da, eta horrek esku-hartze eta egitasmo bereziak eskatzen ditu”.

Lasarte-Oriako Ttakun elkarteak diseinatuko eta eskainiko ditu saioak eta horiek gidatuko dituzten hezitzaileak Legazpikoak edo Goierrikoak izatea nahi du Udalak, garrantzitsua delako hezitzaileek ingurua ondo ezagutzea.

Saioak urritik maiatzera, arratsaldeko ordutegian (eskola-orduz kanpo) eskainiko dira eta hezitzaile izateko gutxienez bete beharreko baldintza euskararen C1 maila izatea da. Horretaz gain hainbat kontu hartuko dira aintzat: begirale/hezitzaile moduan esperientzia izatea, hezkuntza-arloko ikasketak izatea edo egiten egotea, adibidez.

Curriculumak helbide honetara bidali behar dira: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko..

Curriculumak bidaltzeko azkeneko eguna: uztailak 18, ostirala.