Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Datorren astelehenean beste bilera bat egingo du ALTXA BURUA LEGAZPI taldeak

2025/01/21
Datorren astelehenean beste bilera bat egingo du ALTXA BURUA LEGAZPI taldeak

Haur eta nerabeen artean mugikorren erabilera arduratsua sustatzeko asmoz, zenbait bilera egin dira Legazpin urrian familiei, ikastetxeei eta interesa duten pertsonei dei egin zitzaienetik.

Baina, zalantzarik gabe, atzo Kultur Etxean Maitane Ormazabalek eskaini zuen hitzaldiak eragin handia izan du, belaunaldi gazteenak mugikorren erabilera goiztiarrarekin lotutako arriskuetatik nola babes daitekeen bertatik bertara ulertzeko.

Hitzaldia baloratzeko eta ekintza-planeko ekintza berriak zehazteko, ALTXA BURUA LEGAZPIren bilerarako deia egiten zaie interesdunei. Bilera urtarrilaren 27an izango da, astelehena, 18:00etan, Kultur Etxean.

Gainera, urtarrilaren 31n Azpeitian egingo den Altxa Burua Gipuzkoaren VI. Topaketan parte hartuko duen ordezkaritza aukeratuko da.