Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Datorren asteartean, uztailaren 1ean, hasiko da aurtengo UZTALAI udalekua

2025/06/29
Datorren asteartean, uztailaren 1ean, hasiko da aurtengo UZTALAI udalekua

Datorren asteartean, uztailak 1, goizeko 9:30ean emango zaio hasiera aurtengo udalekuari. Haurrak, mailaren arabera dagokien elkargunera joango dira:

  • HH-2 (2022an jaiotakoak), Haztegi ikastolak Latxartegin dituen geletan
  • HH-3 (2021ean jaiotakoak), Haztegi ikastolak Latxartegin dituen geletan
  • HH-4 (2020an jaiotakoak), Latxartegi parkean
  • HH-5 (2019an jaiotakoak), Agirre-etxeberri parkean
  • LH1-LH2, ( 2018an eta 2017an jaiotakoak), Azokan
  • LH3-LH4, (2016an eta 2015ean jaiotakoak), Euskal Herria plazan

Ordutegia: 9:30etik 12:30era.

Guztira 252 haurrek hartuko duteparte 21 haur-taldetan banatuta. Udalak, guztira, 22 begirale kontratatu ditu aisialdi eskaintzarako eta zuzendari- eta koordinazio-lanak Lorratz elkarteak egingo ditu, horretarako izendatu duen zuzendariarekin.

Begiraleak, ekainaren 21ean eta 30ean, bi egunez elkartu dira eta egitarau desberdinak prestatu dituzte. Modu orokorrean horien berri emango dute astez aste udalekuaren gaineko Webgunean, ikastaroak aurrera egin ahala.

INFORMAZIO GEHIAGO