Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

DANAk eragindako uholdeen biktimentzako laguntza

2024/10/31
DANAk eragindako uholdeen biktimentzako laguntza

Legazpiko Udalak doluminak eta babesa helarazi nahi dizkie DANAk eragindako guztiei.
Udala Gurutze Gorriarekin harremanetan jarri da, ahal den guztian laguntzeko. Hala, Gurutze Gorriak adierazi du oraingoz ez dela elikagairik bilduko, baizik eta lehentasuna emango zaiola kaltetuen premiazko beharrei erantzuteko laguntza ekonomikoari. Horretarako, hainbat banku-kontu gaitu dira.         
Era berean, jakinarazi dute datozen egunetan larrialdietan arreta emateko hainbat proiektu egingo direla premiak baloratzeko, eta, behin premia horiek dituztenean, Udalak aztertuko du zein duen laguntza emateko modurik onena.         


Udalak dei egiten die herritarrei kausa honekin bat egiteko eta elkartasuna adierazteko, keinu txiki bakoitzak balio baitu.