Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

SARRERAK AGORTUTA. "Chillida, Legazpitik Mundura" jaialdia martxoaren 29an

2025/03/13
SARRERAK AGORTUTA. "Chillida, Legazpitik Mundura" jaialdia martxoaren 29an

Legazpiko herriak Eduardo Chillida eskultore ezagunaren jaiotzaren 100. urteurrenari amaiera bikaina eman nahi dio.

Artista handi honen omenez ekitaldi bereziz betetako urte baten ondoren, Legazpiko kultur elkarteak oholtza gainean bilduko dira martxoaren 29an musika eta dantza jaialdi paregabe bat eskaintzeko, Chillidak gure herriarekin duen lotura ardatz izango duena.

Jaialdi honetan parte hartuko duten taldeak eta elkarteak honako hauek dira:

ALAITASUNA ERRONDAILA

DOINUA MUSIKA ESKOLA

AGURTZANE ETA ION ELUSTONDO

GOIZ-DEIA TXISTULARI TALDEA, LEGAZPI MUSIKA BANDA

SUTTANTTAKUN TXALAPARTA TALDEA, LEK ERRALDOI KONPARTSA

KOROSTI DANTZA TALDEA, SUSTRAIAK DANTZA TALDEA

SANTIKUTZ ABESBATZA

Jaialdia Bikuña Kiroldegian ospatuko da, martxoaren 29an 19:30etan.

Sarrerak doakoak dira eta martxoak 13tik aurrera Kultur Etxean egongo dira eskuragarri (astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 20:00etara). Bi sarrera mota daude: armailean edo kantxan. Pertsona bakoitzak gehienez 4 sarrera jaso ahal izango ditu.