Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Carlos Suarezek irabazi du Euskadiko Xake Txapelketa Absolutuaren 40. edizioa

2025/04/29
Carlos Suarezek irabazi du Euskadiko Xake Txapelketa Absolutuaren 40. edizioa

Agirre-Etxeberri Euskadiko Xake Txapelketa Absolutuaren 40. edizioko agertokia izan da apirilaren 23tik 27ra. Bertan, Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako 24 jokalarik parte hartu dute.


Bigarren aldiz jarraian, Santikutz Xake Elkartea izan da ekitaldi garrantzitsu honen antolatzailea euskal xakearen egutegian, eta berriz ere arrakasta handia lortu du. Antolatzaileak, federazioko ordezkariak eta txapelketako partaideak oso pozik agertu ziren aurtengo edizioarekin.


Txapelketako garailea Carlos Suarez izan da, Sestaoko klubeko jokalaria, 5,5 punturekin (4 garaipen eta 3 taula); ondoren, Beasaingo Alfil Xake Klubeko Asier Lakuntza izan da, 5,5 punturekin (4 garaipen eta 3 taula). Hirugarren postuan Unai Garbisu Orvinako jokalaria sailkatu da 4,5 punturekin. Markel Vesga etxeko jokalaria bederatzigarren postuan sailkatu da 4 punturekin.


Aipatzekoa da KBI Zumaiako Klubeko 15 urteko Oier Sarasketaren saio bikaina, txapelketako errebelazio nagusia izan dena.


Zazpi kanporaketetan zehar Internet bidez jarraitu ahal izan dira partidak zuzenean. Txapelketaren bost egunetan zehar, legazpiar zaleak, Euskadiko beste xake klub batzuetako jokalariak eta Euskadiko xake federazio probintzialetako kideak egon dira joko-aretoan.


Ostegun gauean Carlos Suarezek irabazi zuen xake txapelketa bat izan zen, non 18 jokalarik parte hartu zuten (Absolutu Txapelketako 14 eta klub antolatzaileko 5 kide). Halaber, larunbatean Ekaitz Apraiz Aretxabaletako jokalariak irabazi zuen haur mailako txapelketa bat burutu zen.


Sari-banaketan izan ziren Josu Galilea kirol-zinegotzia, Miguel Angel Muela Euskadiko Xake Federazioko presidentea eta Santikutz Xake Elkarteko kideak, eta oso positibotzat jo zuten ekitaldiaren antolaketa-maila. Udaletik, ildo horretan jarraitzeko deia egin zieten Santikutzeko kideei eta antolakuntzari hurrengo edizioetarako gonbitea luzatu zioten.


Jardunaldia amaitzeko, La Bellota Extremadurako Kultur Etxean bazkaria egin zuten txapelketako jokalariek eta Santikutz Xake Elkarteko kideek.

LABURPEN BIDEOA IKUSI HEMEN:
 

 

Zorionak guztioi!