C2 mailako azterketa prestatzeko ikastaroa euskaltegian
2025/10/13

A0 eta A2 mailako taldeetan oraindik ere eman daiteke izena.
2025-26 ikasturtean, aurreneko aldiz, C2 mailako azterketa prestatzeko taldea sortu da euskaltegian. 170 orduko ikastaroa izango da, arratsaldeko ordutegian, astean bi egunetan. Taldean parte hartu nahi dutenek orain dute izena emateko aukera.
Hasiera mailako hiru talde ere izango dira aurten. Goizez talde bat eta arratsaldez bi talde. Beraz, interesa duenak euskaltegira deitu dezala, 843 74 00 90 telefonora.
A2 mailako taldeak martxan daude dagoeneko, eta dei berezia egin nahi die euskaltegiak maila horretako herritarrei taldeotan parte hartzera animatu daitezen. Noizbait euskara ikasten saiatu eta bidean utzi duten herritarrak animatu nahi ditugu.