“Borondate aurreratuak, bizi testamentua, eutanasia” hitzaldia apirilaren 11n, 19:30ean, Brinkolako saloian
2025/04/07

Brinkolako Arriurdin elkarteak urtean zehar auzoan bertan antolatuko dituen ekintzetako bigarrena izango da honako hau.
Luis Mari Murua legazpiarraizango dugu hizlari guztion ahotan dabiltzan gai horien inguruan, era atsegin eta ez oso teknikoan, aritzeko. Auzotarrentzat bereziki antolatzen bada ere, interesa duen edonor ongietorria izango da.