Bizitzarako trebetasunak lantzeko ikastaroak, TREBA Gazteak eta TREBA Nerabeak programen eskutik

Maiatzaren 27an, 28an eta 29an Bizitzarako trebetasunak lantzeko asmoz Legazpiko Kultur etxean hainbat ikastaro eskainiko dira TREBA Gazteak eta TREBA Nerabeak programen eskutik. Programa horiek Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak bultzatu ditu, Legazpiko Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen Zerbitzuarekin lankidetzan. Saio guztiak euskaraz izango dira.
TREBA Gazteak
Ikastaro bakarra eskainiko da, 17 eta 24 urte bitarteko gazteentzat.
- Maiatzaren 27an, asteartean (18.00-21.00) Bizitzarako trebetasunak: bidaia bat antolatu Trebatzailea: Julen Arrieta
Saio honetan parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharko da, maiatzaren 22ko 14.00ak baino lehen lotura honetan: gip.eus/sg0ll
TREBA Nerabeak
Bi ikastaro eskainiko dira, 12 eta 16 urte bitarteko gazteentzat. Saio horietan parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharko da, maiatzaren 22ko 14.00ak baino lehen.
- Maiatzaren 28an, asteazkenean (17.30-19.30) Bizitzarako trebetasunak: oinarrizko ikastaroa Trebatzailea: Eukene Gontan Arano (Powering Education). Izena emateko lotura: https://www.legazpi.eus/treba-nerabeak-oinarrizko-ikastaroa
- Maiatzaren 29an, ostegunean (17.30-19.30) Bizitzarako trebetasunak: bokazioa eta etorkizunerako erabakiak-hartzea Trebatzailea: Eukene Gontan Arano (Powering Education). Izena emateko lotura: https://www.legazpi.eus/treba-nerabeak-bokazioa-erabakiak


