Bixente Uliren “Puja… hutsetik bizira” eskultura erakusketa Kultur Etxean, irailaren 5etik urriaren 10era
2025/09/03

Irailaren 5ean, ostirala, irekiko den erakusketarekin, berrekingo zaio Kultur Etxeko Erakusketa denboraldiari, udako etenaren ostean.
Denboraldi berriko lehen erakusketan Bixente Ulik (Zumarraga) baztertutako material desberdinak erabiliz (harria, burdina, egurra,…) eginiko tamaina handiko eskulturak izango dira ikusgai.
Lan bakoitzak izango du bere azalpentxoa, Andoni Salamero idazleak prestatua.
Bixente Uliren lanak Kultur Etxeko erakusketa aretoan egongo dira ikusgai irailaren 5etik Urriaren 10era arte, astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara.
