Bikuña Kiroldegiko ikastaroen ikasturtea irailaren 1ean hasiko da

Bikuña kiroldegiko 25/26 ikasturteari irailaren 1an emango zaio hasera. Astelehenetik ostiralera lehorreko kirol jardueren “Ate Irekiak” ospatuko dira. Bertan, aurreko ikasturtean parte hartu zutenek eta baita ikasle berriek ere parte hartzeko aukera izango dute.
“Ate irekiak” doakoak izango dira eta saioaz gain, jardueraren nondik-norakoak adierazi eta azalduko dira.
“Ate Irekien” ordutegia, ikastaroak ospatuko diren ordutegiaren berdina izango da eta ezinbestekoa izango da izena ematea.
Irailaren 8an osatzen diren taldeekin hasera emango zaio 25/26 ikasturte berriari. Hori bai, lehentasuna izango dute aurreko ikasturtean izena emanda zeudenak eta itxaron zerrendan daudenak. Ikastaro berrietan, plaza kopurua gainditzen bada, zozketa egingo da.
Izen emateak: 943 731 243 telefonoak edo
