Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Bikuña kiroldegiko gimnasio berria laster irekiko da

2025/08/14
Bikuña kiroldegiko gimnasio berria laster irekiko da

Bikuña kiroldegiko gimnasio berriaren irekiera atzeratu egin da, bertan egin beharreko lanak atzeratu egin baitira, eta, ondorioz, ezin izan da aurreikusitako irekiera data bete. Lanak amaitu dira dagoeneko, eta laster instalatuko dira makina berriak bertan, lehenbailehen irekitzeko.             

Gimnasioa martxan jartzean, irekitzen den egunean bertan gogorarazten da hau erabiltzeko ordutegia luzatuko dela, eta erabiltzaileei goizeko 6: 00etatik gaueko 23:00etara sartzeko aukera emango zaiela. Ordutegi berezi hau gimnasioarentzat bakarrik izango da; kiroldegiko gainerako zerbitzuek ohiko ordutegia mantenduko dutelarik.   

Eskertzen dugu zure ulermena eta pazientzia, eta sentitzen dugu atzerapen horrek erabiltzaileengan sortu dituen eragozpenak, eta lanean jarraituko dugu gimnasio berria ahalik eta lasterren erabiltzeko moduan egon dadin.