Bikuña kiroldegia ostirala arte itxita Legionella tratamenduagatik
2025/08/11

Urtero bezala, ohikoa da Bikuña kiroldegiak ateak ixtea egun batzuetan legionella tratamendua egin ahal izateko. Aurten ere abuztuaren 11tik abuztuaren 15ra (biak barne) egongo da itxita, beraz, abuztuaren 16an larunbata, irekiko ditu berriro ateak.
Itxita dagoen bitartean, ur bero sanitarioko deposituak garbitu eta desinfektatu egingo dira, eta legionella-tratamendua egingo da aldageletan eta dutxetan.