Bidaia bat antolatzeko prezio merkeak non aurkitu ikasteko zatoz Kultur Etxera ekainaren 9an

Ikastaro hau praktikoa izango da, era atsegin eta arin batean eskainiko da, adibide eta egoera ezberdinak aurkeztuz. 17 eta 24 urte bitarteko gazteei zuzendutadago eta TREBA Gazteak programaren eskutik dator, gazteen garapen pertsonalean laguntzeko.
Honako hauek izango dira Julen Arrieta adituak Kultur Etxean ekainaren 9an, 17:00etatik 20:00etara, eskainiko duen ikastaroan landuko dituen gaiak: bidaia antolatu bat sortzen ikastea, prezio merkeak aurkitzea, eraman beharrekoa aukeratzea, arriskuak saihestea eta bidaiatzerakoan malguak izaten ikastea.
Bidaiatzeak atseden hartzeko, ezagutzeko, ikasteko, eta baloratzeko aukera ematen dizkigu, baita ideia berrietara zabaltzeko ere. Baina esperientzia polita eta aberasgarria izateko hainbat alderdi hartu behar dira kontuan. Hortaz, bidaia bat antolatzeko eta beste herrialdeetatik mugitzen ikasteko ikastaroa da honakoa.
Ikastaroan parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharko da lotura honetan: http://gip.eus/sg0ll