Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Bidaia bat antolatzeko eta beste herrialdeetatik mugitzen ikasteko ikastaroa

2025/05/14
Bidaia bat antolatzeko eta beste herrialdeetatik mugitzen ikasteko ikastaroa

Honako hauek izango dira Julen Arrieta adituak Kultur Etxean maiatzaren 27an, 18:00etatik 21:00etara, eskainiko duen ikastaroan landuko dituen gaiak: bidaia antolatu bat sortzen ikastea, prezio merkeak aurkitzea, eraman beharrekoa aukeratzea, arriskuak saihestea eta bidaiatzerakoan malguak izaten ikastea.

Bidaiatzeak atseden hartzeko, ezagutzeko, ikasteko, eta baloratzeko aukera ematen dizkigu, baita ideia berrietara zabaltzeko ere. Baina esperientzia polita eta aberasgarria izateko hainbat alderdi hartu behar dira kontuan. Hortaz, bidaia bat antolatzeko eta beste herrialdeetatik mugitzen ikasteko ikastaroa da honakoa.

Ikastaro hau praktikoa izango da, era atsegin eta arin batean eskainiko da, adibide eta egoera ezberdinak aurkeztuz. 17 eta 24 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta TREBA Gazteak programaren eskutik dator, gazteen garapen pertsonalean laguntzeko.

Ikastaroan parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharko da, maiatzaren 22ko 14.00ak baino lehen lotura honetan: http://gip.eus/sg0ll