Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Zabalik dugu Legazpiko udal laguntzak eskatzeko epea: merkataritza, euskara eta gazteria

2026/07/09
Zabalik dugu Legazpiko udal laguntzak eskatzeko epea: merkataritza, euskara eta gazteria

Aste honetan Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) argitaratu dira Legazpiko udalaren hiru zerbitzuetako dirulaguntzak. Deialdi horien bidez, Udalak hainbat arlotako ekimen eta jarduerak sustatzen jarraitzen du, herritarren eta tokiko eragileen parte-hartzea eta garapena bultzatuz.

Merkataritza zerbitzuko eskaerak irailaren 15eko 15:00ak arte eska daitezke. Gazteria eta Euskara zerbitzuetakoak, berriz, urriaren 31ra arte.

Jarraian, zerbitzu bakoitzaren dirulaguntza-lerroei buruzko informazioa, oinarriak eta GAOren esteka:

Haur, Nerabe eta Gazteen zerbitzua

Grabazioak egiteko herriko musika taldeentzako dirulaguntzen oinarri espezifikoak eta 2026ko deialdia. 
Eskabideak 2026ko urriaren 31ra arte aurkeztu ahal izango dira.

Merkataritza Zerbitzua

Enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna hobetzeko eta tokiko merkataritza suspertzeko dirulaguntzak emateko oinarri espezifikoak.

2026ko deialdia enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna hobetzeko eta tokiko merkataritza suspertzeko dirulaguntzak emateko.

Laguntza-eskabideak 2026ko irailaren 15eko 15:00ak arte aurkeztu ahal izango dira.

Euskara Zerbitzua:

1.1.Barnetegietara edo herritik kanpoko euskaltegietara euskara ikastera, eta Udako Euskal Unibertsitatera edo euskararen normalizazioarekin zerikusia duten bestelako ikastaroetara doazen herritarrei dirulaguntzak emateko oinarri espezifikoak. 

Eskabideak aurkezteko azken eguna 2026ko urriaren 31 izango da.

1.2. Errotuluak, irudi korporatiboa eta webgunea euskaraz jar tzen dituztenei dirulaguntzak emateko oinarri espezifikoak. 

Eskabideak aurkezteko azken eguna 2026ko urriaren 31 izango da.

1.3. Udalerriko kirol-klubetako entrenatzaile eta begiraleak euskaraz prestatzeko gastuetarako dirulaguntzak emateko oinarri espezifikoak. 

Epea: urriak 31ra arte.

Bukatzeko, jarraian doazkizue diru-laguntza lerro bakoitzaren izapidetze-fitxak:

GRABAKETAK EGITEKO DIRULAGUNTZA

MERKATARITZA, OSTALARITZA ETA TOKIKO ZERBITZUETAN JARDUERA EKONOMIKOA SUSTATZEKO DIRULAGUNTZA

EUSKARA IKASTERA ETA EUSKARAZKO BESTE IKASTAROETARA JOATEKO DIRULAGUNTZA

ERROTULUAK, IRUDI KORPORATIBOA ETA WEBGUNEA EUSKARAZ JARTZEKO DIRULAGUNTZA

KIROL-KLUBETAKO ENTRENATZAILE/BEGIRALEAK EUSKARAZ PRESTATZEKO GASTUETARAKO DIRULAGUNTZA