Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Ur txorroten parkea eta kiroldegiko solarium-a astelehenean zabalduko ditugu

2026/06/10
Ur txorroten parkea eta kiroldegiko solarium-a astelehenean zabalduko ditugu

Uda denboraldia hasiko da ekainaren 15etik aurrera Legazpin, San Ignazio auzoko ur txorroten parkea eta kiroldegiko solariuma ere egun  horretan zabalduko direlarik. Beroari aurre egiten eta udaz gozatzen lagunduko digute bi gune hauek.

Ur txorroten parkeak bi gune ditu. Batetik, haurtxoentzako txokoa dago, eguzkitik babestuta, eta bestetik, nagusiagoena, elementu erakargarri eta dinamikoagoekin hornituta. Denera 14 txorrota eta jolas elementuz osatuta dago gunea, guztiak ere zirkuitu itxiko ura botatzen dutenak. Gune hau babesleku klimatikoa da eta honetan ingurumen jasangarritasuna eta osasungarritasuna uztartzen dira.

Ur txorroten parkea egunero egongo da zabalik, 10:00etatik 20:00etara eta aurten ere behin-behineko komun bat jarriko da ondoan, ordutegi berarekin zabalduko dena.

Kiroldegiko solarium-a

Uda denboraldia hastearekin batera Bikuña kiroldegiko igerilekuko solarium-ak ere bere ateak zabalduko ditu ekainaren 15ean. Solariumaren ordutegia ondorengoa izango da: 10:00etatik 20:00etara

Bai ur txorroten parkea eta baita solariuma ere irailaren 15era arte egongo dira martxan. Gozatu uda!