Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Udako ordutegiak Legazpiko udal zerbitzuetan

2026/06/26
Udako ordutegiak Legazpiko udal zerbitzuetan

Uda garaia dela eta, uztailaren 1etik aurrera aldaketak egongo dira herriko udal zerbitzuen ohiko ordutegietan. Jarraian duzue zerbitzuz zerbitzuko informazio zehatza, uztaila eta abuztua bitarteko plangintza antolatu ahal izateko: 

KULTUR ETXEA

Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra bitartean, Kultur Etxea eta bertan biltzen diren zerbitzu guztiak itxita egongo dira arratsaldez. Irailaren 1ean itzuliko gara ohiko ordutegiekin.

  • Harrera: Uztailean goizez egongo da zabalik, 09:00etatik 14:00etara. Abuztuan itxita egongo da.
  • Udal Liburutegia: Uda osoan irekita egongo da goizez, 10:00etatik 14:00etara (uztailean zein abuztuan, irailaren 1era arte).
  • KZgunea: Uztailean goizez irekiko du: 09:00etatik 13:00etara begiralearekin, eta 13:00etatik 14:00etara begiralerik gabe. Abuztuan itxita egongo da.
  • Gazteentzako Informazio Bulegoa (GIB): Uztailean goizez egongo da irekita, 11:00etatik 13:00etara. Abuztuan itxita egongo da.
  • Nerabeentzako Zerbitzua:
    •  Uztailaren 17ra arte udako jarduerak egingo dira.
    • Uztailaren 22tik abuztuaren 30era bitartean zerbitzua itxita egongo da.

BIKUÑA KIROLDEGIA ETA IGERILEKUAK

Uztailaren 1etik (asteazkena) abuztuaren 31ra arte, kiroldegiak eta igerilekuek udako ordutegia izango dute.

    • Uztailean: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 22:00etara; larunbat eta igandeetan 09:00etatik 21:00etara.
    • Abuztuan: astelehenetik igandera 10:00etatik 20:00etara. Legionela tratamendurako itxiera: abuztuaren 10etik 15era (biak barne) kiroldegia itxita egongo da mantentze lanak egiteko.
  • Igerilekuak eta Solariuma: Kanpoko igerilekua uztailan eta abuztuan 10:00etatik 20:00etara egongo da zabalik. Solariuma, berriz, irailaren 15era arte egongo da irekita (hori barne). 

GIZARTE ZENTROA ETA TABERNA

  • Gizarte Zentroa: Uztailean astelehenetik ostiralera egongo da zabalik, 9:00etatik 20:30etara eta asteburuetan 11:00etatik 20:30etara. Abuztuan, aurrerago jakinaraziko da.
  • Taberna: aurrerago jakinaraziko da.

UDAL EUSKALTEGIA

  • Uztaila: Ikastaroak eta idazkaritza goizez egongo dira erabilgarri, astelehenetik ostiralera 08:00etatik 15:00etara.
  • Abuztua: Zerbitzua itxita egongo da hilabete osoan.