Ongizate Plaza Legazpin egongo da, martxoaren 26an eta 27an

Herritarrei jakinarazten diegu martxoaren 26an eta 27an Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako "Ongizate Plaza" ekimena hartuko duela Plazaolako parkeak (elizako parkea).
Publiko guztientzako gunea da, eta bertan ongizate pertsonal eta komunitarioarekin lotutako hainbat alderdi jorratuko dira, hala nola osasuna, bizikidetza, elikadura edo harreman sozialak, hitzaldi, tailer eta jarduera parte-hartzaileen bidez.
Gainera, ekitaldietan adin ezberdinetako legazpiarrek parte hartuko dute, bai modu pertsonalean, bai herriko elkarteen bitartez, ekimenaren izaera komunitarioa indartuz.
"Ongizatea ondo bizitzea da: zu, zure familia eta zure komunitatea" lelopean, proposamenak gizarte justuago, osasungarriago eta inklusiboago bat eraikitzeko moduari buruzko hausnarketa kolektiboa egitea du helburu.
EGITARATU OSOA
Udalak herritar guztiak animatu ditu ekimen honetan parte hartzera eta ongizate eta bizi-kalitate handiagoko Legazpi bat eraikitzera.