Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Oinarrizko argazkigintza ikastaroa Ikatza argazkilari elkartearen eskutik

2026/05/20
Oinarrizko argazkigintza ikastaroa Ikatza argazkilari elkartearen eskutik

Maiatzaren 25etik ekainaren 5era  egongo da irekita Kultur Etxeko Harreran, ekainaren 8tik 22ra gauzatuko den oinarrizko argazkigintza ikastarorako izen ematea. Ikastaroa Ikatza Argazkilari elkarteko kideek eskainiko dute. 

Saioak astelehen, asteazken eta ostegunetan izango dira 19.00etatik 20:30etara, elkarteak Kultur Etxean duen egoitzan, nahiz eta eguraldiak baimentzen duenetan kalean ere egingo diren saioak. Kostua 50€ izango da eta ikastaroko lehen egunean adieraziko da nola egin behar den ordainketa. Plaza mugatuak daude ikastaroa egiteko, 12 plaza, eta izen emate ordena jarraituko da ikasleak onartzeko. Gutxieneko adina 16 urte. Reflex kamera ekartzea gomendatzen da.