Legazpiko Udalak ongietorria egin die 2025ean jaiotako haurrei eta haien familiei

Legazpiko Udalak ongietorria egin die 2025ean zehar jaiotako 42 haurrei eta haien familiei. Eguerdiko 12:00etan, Udal ordezkariak eta familiak Izpien Txokoan elkartu ziren, Agirre-Etxeberrin, elkar ezagutzeko eta une goxo batzuk partekatzeko.
Topaketa hunkigarri honetan, familiei sorpresa txiki bat eskaini zitzaien, herriaren ongietorri eta gertutasunaren adierazgarri.
Ekitaldian Legazpiko Bertso Olariak izan ziren, haur eta familia hauentzat espreski sortutako bertsoa eskainiz, gitarraz lagunduta. Musikak eta hitzek giro berezia sortu zuten, ospakizunari berotasuna emanez.
HEMEN BERTSOA:
Halaber, 2025ean jaio arren gaur egun gure artean ez dauden haurrak eta haien familiak ere gogoan izan zituzten. “Zu gabe baina zurekin” leloa duen kandela piztu zen, eta Udalak Esku Hutsi elkartearekin duen lankidetza eta konpromisoa ere gogorarazi ziren, famili horiei babesa eta hurbiltasuna adieraziz.
Udalak eskerrak eman nahi dizkie ekitaldian parte hartu zuten familia guztiei. Agirre Etxeberrira bertaratu ezin izan zutenek etxean jasoko dute banatutako oparia.