Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Legazpiko Udalak 80 urtetik gorako helduei omenaldia eskainiko die irailaren 24an

2026/09/01
Legazpiko Udalak 80 urtetik gorako helduei omenaldia eskainiko die irailaren 24an

Nagusilan eta Buztintegiko kideen laguntzarekin urtero antolatzen du ekitaldi hau Legazpiko Udalak. Horrela, aurten, berriro ere, Legazpiko herriak 80 urteko helduei omenaldia eskainiko die. Datorren irailaren 24an Azokan izango da honako programarekin:

  • 12:30etan, Parrokian meza ospatuko da.
  • 13:30etan, bazkaria izango da eta bertan adin handiena dutenek omenaldia jasoko dute, bai emakumea, gizona, eta baita senar-emazteak, ere.
  • 15:00etan Alaitasuna Errondailak eskainita musika emanaldia egongo da. 

Bazkariaren prezioa 20€koa izango da. Izena emateko epea, irailaren 1tik 16ra bitartean Buztintegiko bulegoan, Gizarte Zentroko lehenengo solairuan, 09:00etatik 11:00etara.

Bazkarira etorri nahi duten bikoteentzat, ezkontideetako batek 80 urte edo gehiago izatea nahikoa izango da parte hartu ahal izateko. Halere, sarietarako, beharrezkoa da 80 urte beteta izatea.