Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Kultur Etxeak eta Gizarte Zentroak udako ordutegia izango dute abuztuan

2026/07/27
Kultur Etxeak eta Gizarte Zentroak udako ordutegia izango dute abuztuan

Udako oporraldia dela eta, Legazpiko udal zerbitzu batzuek ohiko funtzionamenduan aldaketak izango dituzte abuztuan.

Kultur Etxean, abuztuan Udal Liburutegia bakarrik egongo da irekita; gainerako zerbitzuak itxita egongo dira.

Udal Liburutegiak astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara zabalduko ditu ateak. Bertan, ohiko zerbitzuak eskainiko dira: liburu-mailegua eta itzulketak, egunkari eta aldizkarien irakurketa, komikiak, liburu elektronikoak, inprimaketak, bidaiak antolatzeko baliabideak, oposaketak prestatzeko materiala eta beste hainbat aukera. Gainera, aire girotua izango du, udako beroari aurre egiteko espazio atsegina eskainiz.

Bestalde, Gizarte Zentroan, instalazioak uztailaren 31tik abuztuaren 30era itxita egongo dira, bi egunak barne. Era berean, ile-apaindegia uztailaren 31tik abuztuaren 25era itxita egongo da.

Hala ere, Gizarte Zentroko taberna zabalik egongo da abuztu osoan, honako ordutegiarekin:

Astelehenetik ostiralera

  • Goizez: 10:00etatik 15:00etara
  • Arratsaldez: 17:30etik 20:30ra

Larunbat eta igandetan

  • Goizez: 11:00etatik 15:00etara
  • Arratsaldez: 17:30etik 20:30ra

* Asteartetan taberna itxita egongo da, baina saloia irekita egongo da.

Eguneko Zentroak, berriz, ohiko ordutegian jarraituko du zabalik.