Iratzarrik antolatuta, doako soinu bainu eskaintza izango da apirilaren 24an

Datorren apirilaren 24an, Iratzarri emakumeen elkarteak “Soinuzko bainuak” izeneko jarduera eskainiko du, Danzando con la luna taldeko Sandrak emana, Legazpiko herritar guztiei irekitako doako ikastaro batean. Saioa Iratzarri elkartearen lokaletan izango da eta bi txanda izango ditu: 17:00etatik 18:15era eta 18:30etik 19:45era.
Izen-ematea apirilaren 15ean 16:30ean irekiko da, eta Iratzarriko lokaletan bertan edo
Antolatzaileek azpimarratu dutenez, doako ekimena da, norberaren ongizatea sustatzeko eta lasaitasunerako eta deskonexiorako espazio bat eskaintzeko pentsatua, pertsona guztientzako giro zaindu eta irisgarri batean.