Ikasgela irailaren 28an irekiko da eta eskaerak 25etik aurrera egin daitezke

Itxaropen 11n kokatuta dagoen ikasgela irailaren 28tik aurrera irekiko da. Guztira 20 ikaspostu eskaintzen dira, eta zerbitzuaren funtzionamendua orain arteko berbera da. Ikasturte osoan erabil daiteke, uztailaren 9ra arte: astegunetan, 8:00etatik 21:00etara; asteburuetan eta jaiegunetan, 9:30etik 20:30era. Sarbidea txartela baten bidez arautzen da, eta, gutxienez, bi hilean behin erabili behar da. Bestela, udalak itzultzeko eskatuko ahal izango du.
Zerbitzu hori udalerrian erroldatuta dauden eta irakaskuntza arautuak (heziketa-zikloak edo unibertsitate-ikasketak) egiten ari diren 18 urtetik gorako pertsonek erabili ahal izango dute, edo oposizioak prestatzen ari direnek.
Eskaerak irailaren 25etik aurrera egin daitezke Udalaren webguneko Egoitza Elektronikoan edo udaletxeko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (astelehenetik ostiralera, 07:30etik 15:00etara) eta txartelak eskuragarri egongo dira irailaren 28tik aurrera Kultur etxeko harreran. Eskaerarekin batera, 2026-2027 ikasturteko matrikularen egiaztagiria aurkeztu beharko da. Oposizioak prestatzen ari direnek akademiaren ziurtagiria edo izena eman duten oposizioaren agiria aurkeztu beharko dute.
2025-2026 ikasturteko datuak
Joan den 2025-2026 ikasturtean 47 txartela banatu dira. Eskatzaile gehienak emakumeak dira (%85). Gehienek graduko ikasketak egiten dituzte (%75), beste batzuek oposizioak (%15) prestatzen dituzte edo masterrak (%10) egiten dituzte. Gehienak, 10etik 4 EHUn matrikulatu dira (%40). Beste batzuk, beste euskal unibertsitate (%21) edo Estatuko unibertsitateetan (%17) matrikulatu dira. Beste batzuk online ikasten dute (%11) eta beste batzuk oposaketak prestatzen ari dira euren kabuz inon matrikulatu gabe (%11).
