Igogailuen ordutegi berezia Santikutzak direla eta
2026/04/29

Maiatzeko Santikutzak direla eta, herritarrei jakinarazten dizuegu udalerriko hiru igogailu publikoen ordutegia luzatuko dugula, gaueko mugikortasuna errazteko.
Apirilaren 30etik maiatzaren 4ra bitartean, ordutegia honako hau izango da:
- Irekiera: 06:00etan.
- Itxiera: 02:00etan (goizaldean).
Igogailuak goizeko 2:00etatik 6:00etara bitartean bakarrik egongo dira itxita.
Jaietan instalazioak arduraz erabiltzeko eskatzen dizuegu.
Gora Santikutzak!