Haurdunaldiko, Jaiotza-inguruko eta Jaioberritako Doluaren Nazioarteko Eguna ospatuko da urriaren 15ean eta udaletxea arrosaz eta urdinez argiztatuko da 10etik 15era bitarte

Haurdunaldiko, Jaiotza-inguruko eta Jaioberritako Doluaren Nazioarteko Eguna ospatzen da urriaren 15ean eta horregatik udaletxea kolore arrosaz eta urdinez argiztatuko da urriaren 10etik 15era bitarte.
Urriaren 10etik 15era monumentu eta eraikin publikoak argiztatzea, haurdunaldian, jaiotza-inguruan eta jaioberritan hil diren haurtxoengatiko doluaren sentsibilizazio-, ikusgarritasun- eta kontzientziazio-keinu bat da. Doluan dauden familiei laguntza eskaintzen dien Esku Hutsik bezalako elkarteek sustatutako keinua da.
Haurdunaldian, jaiotza-inguruan eta jaioberritan hildako haurtxoengatiko doluaren inguruan kontzientziatzea da proiektuaren helburua; haurtxo bat galtzeak zer esan nahi duen jakitea eta, eta estigma eta tabua murriztea, askotan familiak dolua isilik eta laguntza egokirik gabe bizitzera baitaude behartuta. Gogoan izan Legazpik "Zu" memoriala inauguratu zuela iaz.
Udalak gai horrekiko sentsibilitatea erakutsi nahi du, eta, horregatik, udaletxea kolore arrosaz eta urdinez argiztatuko du 10etik 15era bitarte.
