Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Familia adoptatzailea behar da Brinkolan jasotako katukume batentzat

2026/09/02
Familia adoptatzailea behar da Brinkolan jasotako katukume batentzat

Legazpiko Udalak, Lau Katu elkartearekin batera, herritarren laguntza eskatzen du joan den abuztuan Brinkola auzoan jasotako katukume bati behin betiko etxea aurkitzeko.

Zortzi aste besterik ez dituen katu eme bat da. Animalien babesetxera eraman beharra saihesteko, berehala etxe bat emango dion familia arduratsu baten bila dabiltza.

Katakumea desparasitatuta eta mikrotxiparekin identifikatuta entregatuko da. Gainera, 6 hilabete betetzen dituenean, esterilizazioa udalaren kargu izango da erabat. Katakumea adoptatzeko edo informazio gehiago jasotzeko interesa dutenek bide hauetatik jar daitezke harremanetan:

  • E-posta: This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. / This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.
  • Telefonoa: 943 10 96 12