Elkar Zainduz Legazpin kalera aterako da herritarrak entzutera

Datorren irailaren 18an eta 25ean, Elkar Zainduz Legazpin Euskal Herria plazan izango da, 10:00etatik 14:00etara, egitasmoa herritarrengana hurbiltzeko eta Legazpin zaintza nola bizi den bertatik bertara ezagutzeko.
Bi egunetan herritar guztiei irekitako karpa jarriko da plazan, eta egitasmoko lantaldea bertan izango da. Elkar Zainduz Legazpin hobeto ezagutzeko eta zalantzak argitzeko aukera izango da, baina, batez ere, Legazpiko zaintzaren inguruko beharrak, kezkak eta proposamenak jasotzeko gunea izango da.
Nola zaintzen dugu egunerokoan? Zer behar antzematen ditugu? Zeren falta sumatzen dugu? Zer hobetu daiteke? Herritarren ekarpenak jasotzeko galdetegi labur bat prestatu da, eta karpan bertan bete ahal izango da.
Jasotako informazioak orain arte egindako diagnostikoa osatzeko balioko du, baita herritarren ikuspegia Zaintza Mahaiaren lanera eramateko ere. Mahai horretan ari dira zehazten Elkar Zainduz Legazpin egitasmoaren lehentasunak eta hurrengo urratsak.
Internetez ere parte har daiteke
Karpara hurbildu ezin dutenek galdetegi bera Internetez betetzeko aukera izango dute:
GALDETEGIA
Legazpiko herritarrak parte hartzera, karpara hurbiltzera eta herriko zaintzari buruz duten ikuspegia partekatzera animatu nahi ditugu. Irailaren 18an eta 25ean, Elkar Zainduz Legazpin egitasmoaren karpan izango gara, Euskal Herria plazan.
Zuen zain izango gara!
