Bake Epaitegiak kokapen berria izango du maiatzaren 29tik aurrera

2026ko maiatzaren 29tik aurrera, Legazpiko Bake Epaitegia Saturnino Telleria 1 helbidean emango ditu zerbitzuak. Aldaketa horrekin, zerbitzuak herritarrei arreta eskaintzen jarraituko du, bere funtzio administratibo eta judizialak garatzeko egokitutako bulego berrietan.
Bake Epaitegiak udal-izaerako hainbat zerbitzu ematen ditu, besteak beste, Erregistro Zibila izapidetzea, hala nola, jaiotzen, ezkontzen eta heriotzen inskripzioak, eta ziurtagiri ofizialak ematea. Gainera, adiskidetze-ekitaldiak, komunikazio judizialak eta garrantzi txikiagoko prozedurekin lotutako beste jarduketa batzuk kudeatzen ditu.
Beraz, gogorarazi izapide eta kontsulta guztiak kokapen berrian egin beharko direla adierazitako egunetik aurrera. Egoitza aldatzeak irisgarritasuna eta jendearentzako arreta hobetzea du helburu, herritarrentzako funtsezko zerbitzu horren hurbiltasuna mantenduz.
Bake epaitegiaren zerbitzua berdina izaten jarraituko du:
Ordutegia: Astelehentik ostiralera, 9.00-14.00
Telefonoa: 943 73 71 70
Helbide elektronikoa: 