Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Bertso Band emanaldiak irekiko du AZAROAN MUSIKA 2025 Zikloa Urriaren 19an

2025/10/13
Bertso Band emanaldiak irekiko du AZAROAN MUSIKA 2025 Zikloa Urriaren 19an

Aurreraturik datorkigu aurtengoan Azaroan Musika Zikloa, hainbat urteurren direla eta Urrian izango diren kontzertu bereziei tokia egin diegu eta.

Hona, aurtengorako prestatu den egitarau osoa:

Urriak 19, igandea: BERTSO BAND: LMB kontzertuan, Amets Arzallus eta Maialen Arzallus bertsolariak eta Elustondo Anai Arrebak Trikitilariekin. 12:30ean Latxartegi Aretoan. Udazken kontzertu berezia, Bertso-Eskolaren 25. urteurrenean.

Urriak 25, larunbata: DONOSTIAKO ORFEIOA. 20:30ean Parrokian. Santikutz Abesbatzako zuzendariaren 30. Urteurrenean.

Azaroak 1, larunbata:  MAITE DITUT MAITE. Santikutz Abesbatza, Andoni Salamero eta Pello Ramirezekin. 12:30ean Latxartegi Aretoan. Santikutz abesbatzak sustaturik.

Azaroak 2, igandea: BLOSSON DUO. SGAE fundazioaren HerriJazz Ibiltaria. Musikeneko jazz ikasleak. 12:30ean Latxaregi Aretoan.

Azaroak 8, larunbata: AZKOITIKO IRAURGI ABESBATZA. Santikutz abesbatzaren truke kontzertua. 20:00etan Parrokian.

Azaroak 9, igandea: VIANAKO MUSIKA BANDA, LMBk sustaturik. 12:30ean Latxartegi Aretoan.

Azaroak 14, ostirala: UDAZKENEKO BERTSO SAIOA: Aitor Mendiluze, Unai Iturriaga, Alaia Martin eta Maialen Lujanbio.”. 19:00etan Latxartegi Aretoan, Bertso Olariak Elkarteak sustaturik.

Azaroak 15, larunbata: MUGARRI ikuskizuna. Antzerkia eta sustraidun musika. 19:30ean Latxartegi Aretoan.

Azaroa 22, larunbata: SANTA ZEZILIA KONTZERTUA: Alaitasuna Errondaila, Goiz Deia Txistulariak, Legazpi Musika Banda eta Santikutz Abesbatza. 19:00etan Urbeltz Pilotalekuan

Azaroak 23, igandea:ARETHA GOSPEL, Ispirit taldearen eskutik. 12:30ean Latxartegi Aretoan.

Aurtengoan ere zikloak Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailaren diru-laguntza izango du. Emanaldi guztiak doakoak izango dira, Bertso saioa salbu, eta muga bakarra espazioen edukiera izango da.

Eta musika izango da protagonista Kultura Zerbitzuko bestelako programetan ere. Antzerki programazioan:  Azaroak 28, ostirala:Ai gure juaneteak! Tartean teatroa. Laboaren kantak gaur egungo giza-abere baten begiradatik. Ikuskari eszeniko hibridoa da. Hitzak eta musikak osaturikoa. Taula gainean aktore-musikari bat eta bi musikari-aktore.

19:30ean Latxartegi Aretoan. Sarrera: 10€.

Gainera Azaroaren 19 eta 26an Kultur Etxeko Areto Nagusian eskainiko den Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloaren baitan Opera bat eskainiko da da 2 zatitan,

Aurrerantzean ere izango duzue ekitaldi bakoitzaren berri zehatzagorik.