Bertatik Bertarak ‘show cooking’ saioa antolatu du ostiralerako Zumarragan

Baserriko produktuen ekoizpena eta tokiko kontsumoa sustatzeko sortu zen Bertatik Bertara. Horregatik, proiektuko ekoizleek antolatuta show cooking saioa egingo dute ostiral arratsaldean Leturiatarren plazan. Legazpi, Urretxu, Zumarraga, Ezkio, Itsaso eta Gabiriako ekoizleek eramandako produktuak sukaldatuko dituzte eta Amaia Aierbe Ezkio- Itsasoko eskola txikiko nutrizionista berriak eta Juanjo Aranburu harakinak jakien inguruko solasaldia eskainiko dute zuzenean.
Bertako baserrietako produktuak dira dastatu ahal izango direnak, pintxoak osatuko dituzte, bertaratzen direnen artean banatzeko. Nutrizio aldetik produktu hauek duten nutrizio-balioei buruz arituko da Aierbe eta plater orekatuak prestatzeko gomendioak ere partekatuko ditu. Ostiralean, 19:00etan aipatu bezala, Zumarragako Leturiatarren plazan emango diote hasiera show cooking-ari eta sarrera doakoa izango da.
