Belar-lanen erakusketa bizia ekainaren 22an, 10:00etatik aurrera Telleriarten
2025/06/20

Tellariarteko Arrizabala auzo-elkarteak, Burdinolaren babesarekin, aurtengo San Joan jaietarako prestatu duen ekitaldia izango da, iaz bertan behera utzi behar izan zena, eguraldiak lagundu ez zuelako. Aurten, beraz, ekainaren 22an goizeko 10:00etatik aurrera Telleriarten belar lanak lehengo erara erakusketa bizia izango da.
Egingo diren lanak:
- Belarra ebakitzea
- Belarrari buelta ematea
- Jasotzea
- Belar-karreoa (idiekin eta bizkarka)
- Zugatza egitea
- Sega-pikatzea
Uztarri elkartearen azpiko aldean argazki-erakusketa bat jarriko da. Bertan Julian Auzmendik 80. hamarkadan ateratako argazkiak erakutsiko dira.
Azkenik, lanak irauten duten bitartean, asto batek tira egindako gurdi historiko bat ibiliko da haruntz eta honuntz haurrak gainean eramanez.
Hori guztia, eguraldia lagun. Euria egiten badu, bertan behera geratuko da.
