Azken urteotako aldaketak jasotzeko asmoz
2015/02/19

Udalerrian azken urteotan izan diren aldaketak jasotzeko asmoz, bideoa grabatu du Legazpiko Udalak
Legazpiko Udalak herriaren erradiografia modukoa izango den bideoa osatzeko aspaldian buruan zuen ideia egia bihurtu du. Udalerriari begirako hainbat ikuspuntu jasotzea da helburua; hala nola hirigintza arloan aspaldion izan diren aldaketa guztiak, legazpiarrek bultzatu eta gauzatutako hainbat ekimen eta legazpiarrak protagonista diren bestelako jarduerak.