Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Ate irekiak San Juan haurreskolan (martxoak 26) eta Itxaropen haurreskolan (apirilak 3)

2025/03/22
Ate irekiak San Juan haurreskolan (martxoak 26) eta Itxaropen haurreskolan (apirilak 3)

Datozen egunetan ate irekiak Legazpiko Haurreskoletan: martxoaren 26an San Juan Haurreskolan eta apirilaren 3an Itxaropen Haurreskolan.

2024an edo 2025ean jaiotako seme-alabak dituztenek, haur-eskoletan plaza bat eska dezakete apirilaren 22tik maiatzaren 9ra arte, datorren 2025eko irailean hasteko. Eskaerak online edo aurrez aurre egin daitezke.

2025eko maiatzaren 6tik 14ra bitartean jaioko diren haurren izen-ematea, maiatzaren 23ra arte egin ahal izango da.

Haur-eskolen helburu nagusia familiei hezkuntza- eta laguntza-zerbitzua ematea da. Haur-eskolek 0 eta 2 urte bitarteko haurren zaintza integrala eta hezkuntza hartzen dituzte kontuan, haurren gaitasun fisikoak, afektiboak, sozialak eta intelektualak behar bezala garatzen laguntzeko.

Legazpin bi haur-eskola daude: San Juan Haurreskola eta Itxaropen Haurreskola. Biak publikoak eta doakoak dira, baina horretarako baldintza batzuk bete beharko dira; baldintza horiek betetzen ez dituztenei, baja emango zaie.

Familia bakoitzak aukeratuko du zein haur-eskolatan matrikulatu haurra. Dena den, hona hemen antolatu dituzten ate irekien berri:

  • San Juan Haurreskola: martxoak 26, asteazkena, 16:30etik 18:00etara
  • Itxaropen Haurreskola: apirilak 3, osteguna, 16:15etik 17:30era

Informazio gehiago www.haurreskolak.eus webgunean, Informazio orokorra / Familiak atalean edo zuzenean haurreskoletan. Azken kasu horretan, aldez aurretik hartu beharko da hitzordua, posta elektronikoz edo telefonoz, 9:00etatik 13:00etara.

San Juan Haurreskola

San Juan auzoa, 17

Tel.: 943 73 04 34

E-posta: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Itxaropen Haurreskola

Itxaropen auzoa, 15-16

Tel.: 943 73 37 78

E-posta: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.