Asteburu mikologikoaren 29. edizioa urriaren 3, 4 eta 5ean izango da

Aurtengoan ere udazkenarekin batera hutsik egin gabe dator Asteburu Mikologikoa. Lekanazpiren eskutik etorriko den ekitaldi honek, honako egitaraua dakar:
OSTIRALA (urriak 3)
PERRETXIKO JASOTZEA LEKANAZPIN
17:00-20:00Banakoek bildutako perretxikoak jasoko dira Lekanazpi elkartean. Aranzadiren gomendio jasangarriak jarraituz, perretxiko bakoitzaren ale bat edo bi jasotzea/ekartzea eskatu nahi dugu, garrantzitsua delako perretxikoak basoan geratzea. Antolatzaileekin harremanetan jartzeko deitu 611 040 487 telefonora.
LARUNBATA (urriak 4)
IBILBIDE MIKOLOGIKO GIDATUA
9:00-13:00Ibilbide mikologiko gidatua. Perretxikoen inguruan zerbait ikasteko prest daudenentzat. Barrendiola urtegian elkartuko gara, horretarako autobus zerbitzu berezia Laubideko biribilgunean (9:00) eta Saturnino Telleriako biribilguneko bus paradan (9:15) hartuko dugu. Barrendiola urtegi inguruan dauden Arbelgaizto eta Albizurietako pagadietan, bizpahiru ordu inguruko ibilbide gidatua egitea aurreikusten dugu. Aurrez izena ematea ez da beharrezkoa. Ez dago plaza mugarik. Adin guztietakoei zuzendutako ibilbidea da; bakarrik, lagunekin, taldean edo familiarekin egiteko plana da. Ibilbide bikaina izango da, eta azoka gunean amaituko da (salda eta txorizoa denontzat). Jende asko elkartuz gero, taldeak osatuko dira. Ibilbidean perretxikoen mundu zoragarrira gerturatuko gara. Aurkitzen ditugun perretxikoak bereizi eta ezagutuko ditugu. Perretxikoek ekosisteman eta bizitzaren zikloan duten garrantziaz arituko gara. Ziur gaude ibilbide honetan hainbat motatako perretxikoak aurkitu eta bilduko ditugula. Jasotako perretxikoak erakusketa antolatzeko erabiliko ditugu, gure inguruko espezie ohikoenak erakusteko asmoarekin.
PERRETXIKO JASOTZEA AZOKAN
11:00-14:00Perretxikoak jasoko dira azoka gunean. Perretxikoen truke salda eta txorizoa eskainiko da. Goizeko ibilbide mikologiko gidatuan bildutako perretxikoez gain, banakoek euren kasa basoan bildutako perretxikoak jasoko dira. Aranzadiren gomendio jasangarriak jarraituz perretxiko bakoitzaren ale bat edo bi jasotzea/ekartzea eskatu nahi dugu, garrantzitsua delako perretxikoak basoan geratzea.
PERRETXIKO SAILKAPENA ETA ERAKUSKETA AZOKAN
15:00-18:30Perretxiko sailkapena Aranzadi zientzia elkartearen eskutik. Perretxiko bakoitzari bere izena jarriko zaio, bakoitzaren berezitasunak aipatuz. Gainera denbora tarte horretan interesa duten perretxiko biltzaileek Aranzadi elkartekoekin egoteko aukera izango dute. Zalantzak argitzeko eta galdera mikologikoak egiteko tarte librea izango da.
18:30-21:30Perretxikoen erakusketa. Era guztietako perretxikoak jarriko ditugu bistara herritarrek horien arteko ezberdintasunak ikus ditzaten, eta jatekoak direnak bereiz ditzaten. Jasangarritasun irizpideak jarraituz, 100 mota sailkatzea/erakustea hobetsiko da.
“TXANPI SOLIDARIOAK” AZOKAN
19:00-21:00Txanpi Solidarioen banaketa. Bildutako dirua GERNIKA-PALESTINA herri ekimenarentzat bideratuko da.
· GERNIKA-PALESTINA herri ekimenak, Mundubat Garapenerako Gobernuz Kanpoko Elkartearekin (ONGD) duen lankidetzaren bidez, 1998tik ari da lanean Palestinan, Palestinako herriaren eskubideen alde eta eskualdean hain beharrezkoak den bakea lortzeko. Mundubatek Palestinako hainbat erakunde babesten ditu, Palestinako herritarren giza eskubideen, justizia sozialaren eta ongizatearen aldeko borrokan berebiziko garrantzia izan dezaten. Gaur egun Gazan hainbat proiektu garatzen ari da.
APUSTU JOKOA AZOKAN
18:30-21:00“Upelgilearen begia” apustu jokoa.
21:00Saskia pisatzea eta sari banaketa. Irabazleak perretxikoz betetako saskia, makila eta labana jasoko ditu (“saskia bete bihotz”).
IGANDEA (urriak 5)
PERRETXIKOEN ERAKUSKETA ETA DASTAKETA AZOKAN
10:00-15:00 Perretxikoen erakusketa azokan.
12:00-13:30 Umeentzako gunea. Gaia: Perretxikoak.
12:00-14:30 “Upelgilearen begia” apustu jokoa.
13:00-14:30 Hainbat perretxiko pintxoren dastaketa azokan, borondatearen truke.
14:30 Saskia pisatzea eta sari banaketa. Irabazleak perretxikoz betetako saskia, makila eta labana jasoko ditu (“saskia bete bihotz”).
15:00 Itxiera
“UPELGILEAREN BEGIA” APUSTU JOKOA
Apustu bat da. Perretxikoz betetako saskiaren pisua ea nork asmatzen duen edo nor gehien hurbildu.
Saria: Perretxikoz betetako saskia, makila eta labana.
