Aste Santu kontzertua: Santikutz Abesbatza. Apirilaren 12an, 20:00etan Parrokian

Aste Santua gainean dugu jada.
Santikutz Abesbatzak lanean jarraitzen du eta jendaurreko emanaldiak eskaintzen ari da bestelako ekimenetan partaide gisa eta baita bere bakarkako emanaldiekin ere.
Santa Ageda bezperako kale emanaldiaz gozatzeko aukera izan genuen otsailean, eta Aste Santua iristear dagoen honetan, garai berezi horri dagokion errepertorioarekin, agertuko da jendaurrean berriz ere Santikutz Abesbatza, ohikoa dugun Aste Santu kontzertua eskaintzeko.
Emanaldia, apirilaren 12an, larunbata, 20:00etan Legazpiko Parrokian izango da.
Hona Marian Lasa Gordoaren zuzendaritzapean eskainiko diguten errepertorioa:
Sacris Solemniis M. Haller
Pueri Hebreum F. Gorriti
Popule Meus Victoria
O Jesu Christe J. Van Berchem
Ukuthula Canción Zulú
Attende Domine
Porqué Jesus no Lloras J.S. Bach
Stabat Mater Kodaly
Ave María gratia Plena J. Elberdin
Amazing grace J. Newton
Jubilate Deo P. Anglea
Aita Gurea P. Madina