Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Aste honetan, obrak hasiko dituzte Elbarrena inguruan

2014/07/14
Aste honetan, obrak hasiko dituzte Elbarrena inguruan
Legazpiko  Elbarrena  auzo  inguruan  eraberritze lanak  hasiko  dituzte  aste  honetan.  Zehazki, suhiltzaileen  ingurutik  DIA  supermerkatura bitartean, ia kilometro bateko edateko ur hodia aldatuko dute. Lehenengo fasean, DIAtik Legauto ingurura jardungo dute, eta bigarrenean, zentral elektrikotik  suhiltzaileetara.  Aurreko  astean, zurkaiztu egin dute gunea, lanei ekin ahal izateko. 
 
Gipuzkoako  Urak  enpresa  arduratuko  da  lanak egikaritzeaz,  enpresa  horrek  Legazpiko Udalarekin  daukan  hitzarmenaren  baitan. Izan ere, hitzarmen horren arabera, uraren kudeaketa egitearen  truke,  enpresa  horrek  udalerrian hainbat hobekuntza lan gauzatzeko konpromisoa dauka. 
 
Lanek, printzipioz, ez dute inolako eraginik izango zirkulazioan;  gehienean,  bide  bazterrean jardungo baitute. Alabaina, pare bat bidegurutze  egin  behar  dituzte,  eta  une  horietan  oztopoak izango dira. 
 
120.000 €‐ko aurrekontua izango dute lanetarako (BEZ  barne),  eta  behin  bukatuta,  industrialdeko biribilgunetik  DIAraino  doan  edateko  uraren hoditeria nagusia berrituta geratuko da.