Artzain egunerako salmenta postuen izena-ematea zabalik (artisauak, baserriko produktuak, beste batzuk)
2025/06/10

Irailaren 7an ospatuko da aurten Artzain Eguna Legazpin eta bertan postuak jartzeko izen-ematea zabalik egongo da, ekainaren 29ra arte.
Inguruko artisau, zein saltzaileek beren produktuak erakusten dituzte artzain egunean. Egun honetan postu bat jarri ahal izateko, aurretik izena eman behar da. Izena emateko azken eguna: 2025ko ekainaren 29a.
Eskaera guztiak jaso ondoren, eta jasotzen diren eskaeren kopuruaren eta produktu motaren arabera, proposamenak aztertuko dira, azokarekin lotutako produktuen barietatea bermatzeko.
Garrantzitsua izango da artzain munduarekin erlazionatutako postuak izatea.
Uztailaren hasieran jasoko duzue zuen eskaeraren erantzuna.