Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Arrobiko mendi irteera irailaren 6an izango da

2025/05/21
Arrobiko mendi irteera irailaren 6an izango da

Legazpiko Udalak jakinarazten du Arrobi ezagutzeko mendi irteera, hasiera batean maiatzerako aurreikusita zegoena, 2025eko irailaren 6ra, larunbatera, aldatu dela. Erabaki hau 2025eko Artzain Egunean programazio osatuagoa eta erakargarriagoa eskaintzeko asmoz hartu da. Beraz, izena emateko epea ere luzatu da, momentuz zabalik utziko delarik.

Data berriak asteburu horretarako aurreikusitako jarduerak hobeto integratzeko aukera emango du:

• Irailak 5, ostirala: Saguzar gaua, familia osoarentzako gaueko proposamena.

• Irailak 6, larunbata: mendi irteera Arrobira.

• Irailak 7, igandea: Gipuzkoako Artzain Eguna

Aldaketa bi arrazoi nagusirengatik hartu da:

1. Maiatzaren 25ean Zegama-Aizkorri ospatuko da, eskualdeko kirol hitzordu garrantzitsua.

2. Gaur egun, pinuak erauzten ari dira Arrobirako bidean, eta horrek egoera txarrean utzi du bidexka, lokatz askorekin, sarbidea zailduz.

Guztion ulermena eskertzen dugu eta iraileko programazioan aktiboki parte hartzera animatzen ditugu herritarrak, ilusio handiz prestatzen ari baikara.

Irailaren 6an elkar ikusiko dugu Arrobin!