Arrobi ezagutzeko mendi irteeran izena emateko epea luzatzen da maiatzak 9 arte

Legazpiko Udalak Arrobirako mendi irteeran parte hartzera gonbidatzen ditu herritar guztiak, naturaz gozatzeko eta aire zabaleko jarduera fisikoa sustatzeko aukera paregabea.
Jarduera adin guztietako pertsonei zuzenduta dago. Ibilbidea egokitua egongo da parte-hartzaile guztientzako esperientzia seguru eta atsegina bermatzeko.
Gainera, izena emateko epea maiatzaren 9ra arte luzatuko dela jakinarazi nahi dugu.
Jardueraren xehetasunak:
Helmuga: Arrobi
Irteera data: Maiatzak 18
Irteera lekua: Aztiri (Aztirira igo eta jaisteko doako autobus zerbitzua egongo da)
Izena emateko epea: maiatzaren 9ra arte
Irteeraren ondoren hamaiketakoa egongo da Azokako gunean
Herritarrak ekimen honekin bat egitera eta gure ingurune naturalarekin harremanetan jartzeko jardunaldi batez gozatzera animatzen ditugu.
Zuen zain gaude!