Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

AROA Legazpin: Euskararen geroa elkarrekin eraikitzen – Parte hartu galdetegian!

2025/06/30
AROA Legazpin: Euskararen geroa elkarrekin eraikitzen – Parte hartu galdetegian!

Legazpiko Udalak AROAizeneko parte-hartze prozesua jarri du martxan, 2035. urtera begirako Euskararen Plan Estrategikoa diseinatzeko helburuarekin. Plan honen bidez, Legazpik udalerri euskaldun gisa duen papera sendotu nahi da, eta bide horretan herritarren parte-hartzea funtsezkoa da.

Herrian euskararen egoera zein den ezagutzeko, prozesuaren lehen urratsa da 16 urtetik gorako herritarrei zuzendutako galdetegia zabaltzea. Jasotako erantzunek oinarria emango diote plan estrategikoari, eta udalerriaren euskalduntze-prozesua errealitate soziolinguistikoaren eta herritarren ikuspegiaren arabera bideratu ahal izango da.

Galdetegia betetzeko epea: ekainaren 30etik uztailaren 18ra arte.

https://form.jotform.com/251702684933360

Udalak herritarrak animatu nahi ditu galdetegia betetzera, ahalik eta iritzi eta ekarpen gehien jasotzea baita helburua. Ondoren, irailetik azarora, hainbat lan-saio ireki antolatuko dira, planaren diseinua herritarren ekarpenekin osatzeko.

Prozesu honetan Udalak Elhuyar izango du bidelagun.