Armen Alardean izena emateko epea irekita, maiatzaren 8tik 30era, eskopetari, txilibitero eta figuranteentzat

Maiatzaren 8an, osteguna, irekiko da 2025eko ekainaren 23an, astelehena, egingo den
Legazpiko Alardean parte hartzeko izena emateko epea.
Eskopetari, Txilibitero edo figurante gisa parte hartu nahi duen orok izena eman beharko du Kultur Etxeko Harreran, 10:00-13:00 eta 16:00-20:00 artean astelehenetik ostiralera, edo on-line https://www.legazpi.eus/armen-alardea. Hain zuzen, maiatzaren 8an, zabalduko da horretarako epea, eta maiatzaren 30ean amaituko da.
Aurten 80 eskopetarik parte hartu ahal izango dute, guztiak udaleko salbazko eskopetekin, debekatuta baitago ehiza-eskopetak erabiltzea. Gutxieneko adina 16 urte.
Gogora ekarri nahi genuke, alardean Txilibitero, gutxieneko adina 12 urte, eta laguntzaile moduan (abanderatu, kartutxo banatzaile,…) ere parte har daitekeela, eta horiek ere beharrezko direla ekitaldia behar bezala gauzatu dadin.
Animatu eta parte hartu!