Argazki lehiaketak maiatzeko jaietan Ikatza argazkilari elkartearen eskutik, maiatzaren 1ean eta 2an

Maiatzaren 1a, osteguna, 9:00etatik aurrera
LEGAZPIKO 50 MM-KO ARGAZKI RALLY BEREZIA 2025
Argazkigintzaz bere egoerarik puruenean gozatzeko pentsatutako rallya da.
Rally hau berezia da, pasabide unibertsalean 50 mm-ko objektibo bakarra erabili ahal izango delako (full Frame), edo haren baliokideak beste sentsore tamaina batzuetan.
Rally honetan ezin izango da beste osagarririk erabili: Ez flash edo linternarik, ez tripoderik, ez iragazkirik,...
Rallya Ikatzak izendatutako epaimahai batek erabakiko du.
Maiatzaren 2a, ostirala, 9:30-13:00, Ganadu Feria bitartean
ARGAZKI LEHIAKETA HERRIKOIA
Argazkiak Legazpiko ganadu azokan atera beharko dira. Mezu elektroniko bat bidali behar da, antolakuntzari erraztasunak emateko, eta, ondoren, epaimahai batek erabakiko du zein argazkik irabaziko duen.

