Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Ardanbidetako erromeria egingo du Lakiola-Kimu Berri elkarteak urriaren 26an, igandea. Autobus Zerbitzua, Laubidetik

2025/10/19
Ardanbidetako erromeria egingo du Lakiola-Kimu Berri elkarteak urriaren 26an, igandea. Autobus Zerbitzua, Laubidetik

Azken urteetako ohiturari jarraituz urriko azken igandean ospatuko dute Ardanbidetako erromeria Kimu Berri aterpetxearen inguruan, Lakiolan. Zingi Zango euskara elkarteak urteetan antolatu zuen erromeria Agorreko Santikutzetan eta Kimu Berri elkarteak lekukoa hartu zion. Igandean goizetik arratsaldera ekintzak egongo dira.

Honako egitaraua prestatu du egun horretarako:

09:00:                Mendi irteera Ardanbidetara Izadi Zaleak elkartearekin.

10:00-11:30:      Salda eta txorixo banaketa

11:00:                Arku- erakustaldia eta tiraketak Luma taldearen eskutik.

12:00:                Zaldi paseotxoak Ormazarreta zalditegiarekin

12:30:                Erronka haur eta helduentzat (txingak, oskolak etb.)

14:30:                Bazkari Herrikoa, Lekanazpiren eskutik.

16:00:                Sokatira mundiala.

Musika, trikitilariak eta taberna zerbitzua egongo da egun guztian zehar eta Laubidetik Lakiola Handira, 10:00etatik aurrera.