Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Arantzazura Erromesaldia, urtero bezala, irailaren 8an

2026/08/19
Arantzazura Erromesaldia, urtero bezala, irailaren 8an

Urtero bezala, Arantzazura erromesaldia izango dugu datorren irailaren 8an. Bertara joateko autobus zerbitzuak ipiniko dira, bat goizeko 7:30etan oinez joango direnentzat, Nafarroa Kalea 18an (Saturnino Telleriako errotondan) dagoen bus geltokitik Udanaraino.
Ez da beharrezkoa hamarretakoa eramatea, Ama birjinaren iturrian salda eta txorizoa egongo da eta. Eguerdiko 12.00tako mezara joan nahi dutenentzat, 10:30etan izango da autobusa Arantzazuraino, hau ere Nafarroa 18an dagoen  autobus geltokitik irtengo delarik.
Bazkaria, Arantzazuko Santutegian egingo da. Menuaren prezioa 25,50 eurokoa izango da eta ordainketa eskudirutan egin beharko da txartela aldez aurretik erosita Udaletxean, Herritarren Arreta Zerbitzuan.

Menua:
Lehen platera:
Perretxikoz, pistatxoz eta urdaiazpiko karraskariz betetako piperrak
Bigarren platera aukeran, (tiketa erosterakoan aukeratu behar da):
Bakailao errea ilar krema, piperrada eta bere pil pil gainean edo iberiko gisatuen masailak, boniatoa eta patata frijituak.
Postrea:
Kremazko eta almendrazko pantxineta
Ogia, ura, etxeko ardoa eta kafea barne.

Bueltan etortzeko autobusa 17:30ean izango da.
Autobus zerbitzua doakoa da eta erabili nahi duenak izena Udaletxean eman beharko du, Herritarren Arreta Bulegoan.