Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Arantzazura erromesaldia, irailaren 8an. Argazki bilduma

2025/09/09
Arantzazura erromesaldia, irailaren 8an. Argazki bilduma

Irailaren 8an urtero ohi bezala, Arantzazura erromesaldia ospatu dugu Legazpin. Goizeko lehenengo orduan martxan hartu eta Udanatik abiatuta Antzazura bidea hasi zuten herritarrek. Bidetik, Brinkolatik abiatutako taldearekin elkartu eta hamaiketako ederra egiteko aukera izan genuen. Handik Arantzazura, meza ospatu, eta bazkari dotore batez gozatzeko aukera ere izan dugu aurtengoan, txistularien laguntzarekin, giro ederrean.

Legazpiko Udalak eskerrak eman nahi dizkie txistulariei, urtero hartzen duten konpromezuagatik; eta Paulo Ormazabal, Jorge Gil eta Jesus Mari Otermin-eri urtero hamaiketakoa egin eta mendira eramateko ardura hartzeagatik. Eskerrik asko guztiei!

ARGAZKI BILDUMA