Apirileko datu meteorologikoak Legazpin

Goenagako estazio meteorologikoak hilero jasotzen ditu AEMETera (Estatuko Meteorologia Agentzia) bideratzen diren datuak.
Datuen arabera, apirilean 139,50 litro erori dira, eta iaz, berriz, 65,40 litro. 1946tik, batez bestekoa 144,96 l-koa da.
Horrela, apirilan zehar 18 egunez euria egin du eta egun batez ekaitza. Tenperatura maximoa 27ºC-koa izan zen apirilaren 25n, aurreko urtean 30ºC-koa izan zelarik; minimoa berriz, 4ºC-koa apirilaren 15 eta 21ean. Batez besteko tenperatura 13,33ºC-koa izan zen, aurreko urtekoa baina ia bi gradu eta erdi altuagoa.
Datu orokorrak
Urtarrilean, Goenagan dagoen estazio meteorologikoak (AEMET) jasotako datuak aztertzen dira eta txosten bat argitaratzen da udalaren webgunean. Txosten honen edukia aberasteko, eta datu handiak tratatzeko tresna baten laguntzaz, Goenagako estazio meteorologikoan 1946tik bildutako datuak azter daitezke. Webgunean, halaber, Eustatek gure herriari buruz dituen datuak kontsulta daitezke: biztanleria, demografia, hezkuntza, lan-merkatua, euskara, berdintasuna, errenta eta abar.