Apirilaren 8tik aurrera trafikoa arintzeko aparkaleku berri bat jarriko da Santikutz 12an
2025/04/07

Haztegi ikastolako ikasleen sarrera- eta irteera-ordutegietan ibilgailuekin dauden arazoak direla eta, bihartik aurrera, apirilak 8, aparkaleku berri bat jarriko da Santikutz 12an.
Aparkaleku horren gaikuntzak bi helburu ditu: batetik, ordutegi-tarte horietan trafikoa arintzea; eta, bestetik, gurasoei beren ibilgailuak aparkatzeko aukera ematea, haurrak uzteko eta/edo hartzeko.
Hala, aparkalekua ordutegi hauen artean egongo da gaituta:
08:45-09:15
12:20-12:45
16:20-16:45
Hasiera batean, udaltzainek kudeatu eta arautuko dute gune hori, harik eta erabilera-dinamika ona lortu arte. Aparkaleku berria adierazitako helbururako eta aurretik adierazitako ordutegian baino ez da erabiliko.